http://euskaltube.com/play_audio.php?audio=1639
Community Manager
Publicado en Sin categoría el 07/05/2010 por maialenregueiroCommunity Manager bat den pertsonaren funtzio nagusienetako bat komunitateaz arduratzea da. Izan ere, pertsona horrek komunitatea kudeatu, sortu eta dinamizatu behar du. Are gehiago, komunitatea Interneten, hau da, sarean sortu behar du. Horretarako, lanpostu hori duen pertsonak gaitasun, trebetasun eta ekintza zehatz batzuk izan behar ditu. Gaitasunen artean, sektoreari buruzko ezagutza izan behar du, sormena erabili behar du eta kultura 2.0ren zer den jakin behar du, besteak beste. Trebetasunen kasuan, aldiz, ondo hitz egin behar du, hau da, jendaurrean hitz egiten trebea izan behar da, taldean lan egiten jakin behar du. Azkenik, horrelako lanpostu bat izatea nahi duen pertsona irekia izan behar da, konektatzailea, komunitatearen aldekoa …
Dena den, Community Manager batek honako erantzukizunak izaten ditu: bezeroei entzutea, beraien galderei erantzutea, informazioa transmititzea, enpresaren egoera nolakoa den adieraztea, liderrak aurkitzea eta komunitate eta enpresaren arteko bidea aurkitzea.
Horren ondorioz, nire trebetasunak, gaitasunak eta ekintzak kontuan hartzen baditut, egia esan, ni ez nintzateke Community Manager izango. Hala ere, lanpostu hori izatea ez litzaidake gustatuko. Izan ere, nik komunikazioaren munduan lan egitea nahi dut, baina ez modu horretan. Gainera, nire ustez, horrelako lanpostuek benetan eskatzen dena baino gehiago exijitzen dute, hau da, Community Manager batek enpresaren munduko ezagutza minimo bat izan behar du, marketingaren inguruan jakin behar du, sare sozialetan aditua izan behar da …
Herri kazetaritzan
Publicado en Sin categoría el 28/04/2010 por maialenregueiroAsteazkena da eta klasea ordenagailu gelan izaten dut. Arratsaldeko 5ak dira eta komunera joan naiz. Komunetik irten naiz eta tiroak entzun ditut. Korrika irten naiz komunetik eta korridorera joan naiz. Bertan morroi bat zegoen eta irakasle eta ikasleak bahituta zituelarik. Hasiera batean, ez nekien zer egiten shock egoeran bainengoen, hau da, guztiz blokeatuta sentitzen nintzen ikusten ari nintzena harrigarria baitzen. Erreakzionatu dudanean, berriro ere komunera sartzea erabaki dut. Izan ere, morroiak ikusten banau beste guztiekin batera bahituko nau eta komunean egonda zerbait egin nezakeen. Beraz, komunera giltzaperatu naiz, baina ez nekien zer egin. Bat-batean telefono mugikorrarekin zerbait egin nezakeela pentsatu dut. Horregatik, mugikorra atera eta gainontzeko irakasleei mezu bat bidali diet posta bidez zarata ez egiteko. Izan ere, morroiek zarata entzuten badute susmagarria izan daiteke. Oso urduri egon naiz. Bat-batean komunera norbait sartu dela entzun dut urrats zaratak antzeman ditut. Nire urduritasuna areagotu egin da eta isilik egoten saiatu naiz, baina morroiak sartu irten bat soilik egin du eta komunetik atera da. Beraz, apur bat lasaitu naiz. Bat-batean sirena bat entzun dut eta horren ondorioz, tiro ahotsak ere entzun ditut. Entzun dudan sirena Ertzaintzarena zelakoan nengoen. Halaxe izan da. Horregatik, iskanbila amaitu denean komunetik irten naiz eta morroia ez zegoela konturatu naiz. Nire gelakideengana joan naiz eta ea non nengoen galdetu didate. Nik guztia kontatu diet eta egin dudan guztia eskertu didate.
Goiena ezagutzen
Publicado en Sin categoría el 21/04/2010 por maialenregueiro
Gaur ikasgelan Iban Aranzabal elgetarra izan dugu. Mutil honek irakasle ikasketak egin zituen Huhezin. Ondoren, Gasteizen Euskal filologia ikasi zuen. Dena den, gaur egun Goienan egiten du lan eta Sustatun ere egiten ditu ekarpen batzuk.
Hasieran, Goiena zer den adierazi digu. Debagoieneko herrialdeek osatzen duten hedabide bat da, baina hedabide horren barruan hainbat komunikabide daude. Gainera, Goiena, kooperatiba bat da eta 54 pertsonek egiten dute lan. Hedabide hau lau zatitan banatzen da: Goitb (Goiena telebista) %13.1eko audientzia duena, Arrasate Irratia 1.000 entzule dituena, Goiena.net egunean 2.300 bisita dituena eta Goienkaria (debagoieneko egunkaria) 45.000 irakurle dituena.
Bere aurkezpeneko gairik garrantzitsuena edo nabarmenena komunitatearena izan da. Horretarako, lau bideo ezberdin erakutsi digu guztiak Goienan sortutakoak eta bideo bakoitzean komunitate ezberdin baten berri eman da.
Horrez gain, komunitateen nolakotasunaren inguruan jardun du Ibanek. Izan ere, bere ustetan, komunitate bakoitzak hainbat ideologia jarraitzen baditu hobe izango da.Era horretan, alderdi jakin bat lotuta egotea ekidingo dute.
Azkenik, gaur egungo egoeraren inguruan hitz egin digu. Izan ere, gaur egun guztiok dugu ordenagailu bat eta guztiok erabiltzen dugu Internet. Hori dela eta, gazteek, hau da, garai digitalean jaio direnak ez dutela irakurtzen adierazi digu. Are gehiago, gazteak ikus-entzunezko kulturatik datozenez, natibo digitalak dira eta guztia ikusi egiten dute.
Nire izena sarean
Publicado en Sin categoría el 19/04/2010 por maialenregueiroNork ez du guztiz aspertuta egon den egun batean bere izena Google
bezalako bilatzaile batean idatzi? Ekintza hori inoiz egin ez duela esaten duenak gezurretan dabilela esango nuke. Izan ere, guztiok izan dugu noizbait sarean guri buruz zer agertzen den jakiteko kuriositatea. Dena den, jakina da guri buruz pertsonaia famatu baten inguruko baino informazio eta argazki gutxiago dagoela.
Oraingoan nire izen abizenak Google bilatzailean idatzi ditut, baina ez dut aspertuta nengoelako egin baizik eta irakasleak hori egiteko eskatu digulako. Beraz, irakasleak eskatutakoa bete dut eta honakoa aurkitu dut: nire izenaren inguruan hamar orrialde daude, hau da, guztira
Hasiera batean, nire izenaren inguruan ez zela ezer egongo pentsatzen nuen. Izan ere, lehenengo bi emaitzak Maialen Regueiro Larrearen ingurukoak dira. Hala ere, beste guztiek badute nirekin zerikusia.
Argazkien orrialdea aztertuz, lau orrialde daude soilik, hau da, gutxi gora behera 68 emaitza. Dena den, nirekin zerikusia duen argazki bat soilik dago. Argazki batean, nire gelakide batzuk ageri dira gelako afari batean ateratako argazkia baita, baina ni afari horretara ez nintzen joan. Egia da, argazki batzuk nire gelakide batzuen blogetan argitaratzeko erabili direla eta agian, blog batzuetan nire blogera sartzeko aukera dagoela, baina nire argazkirik ez dago.
Youtuben adibidez, uste dut lan baterako egin genuen bideoa eskegi zuela nire gelakide ohi batek. Dena den, bideoari izen zail bat jartzea erabaki genuen guztiz publikoa ez izateko.
Ikus daitekeen moduan, ni ez naiz edozein pertsonaia famatu bezain ezaguna. Dena den, gaur egun entzuten diren kontuekin, nahiago dut sarean nire inguruko argazki edota informaziorik ez badago. Izan ere, gaur egun edozer gauza egin dezakete zure datu pertsonalekin eta nik pertsonalki nire pribatutasuna gorde nahi dut.
Google Calendar ezagutzen
Publicado en Sin categoría el 14/04/2010 por maialenregueiro
“Google calendar”
egutegi digitala bat da. Googlen kontu bat duten pertsonek erabil dezakete eta guztiz pertsonala da, hau da, pertsona bakoitzak bere berezko egutegia egin dezake. Are gehiago, egutegi bat baino gehiago egin daitezke.
Egutegi bat izateaz gain, pertsona bakoitzak bere egiteko guztiak adieraz ditzake “tarea” aukeran. Gainera, dagoeneko egina dagoen egutegi bat zeureganatu dezakezu. Adibidez, Errealaren urte osoko egutegia eskuragarri dago eta zeurea eginez gero, partidu guztien berri izateko aukera izango duzu. Are gehiago, partidu amaitzen denean, egutegian bertan partidu horren emaitza adierazita agertzen da.
Dena den, nik pertsonalki ez nuke “google calendar” erabiliko. Egia da, aukera honekin orriak edo agendak alde batera utzi daitezkeela, baina agenda bat eskuragarriago dagoela uste dut. Izan ere, egutegi digital hau erabiltzeko ordenagailua piztu behar duzu eta askotan, errazagoa da logelako mahai gainean edukitzen dugun agenda kontsultatzea. Horrez gain, gaur egun telefono mugikorrak izanda bertako agenda erabil daiteke. Are gehiago, telefono mugikorrak zuk agindutako guztiaren berri ematen dizu, hau da, bihar arratsaldeko 5etan medikua duzula agindu badiozu, zuk goizeko 12etan edo nahi duzun orduan abisua adierazteko agindu diezaiokezu. Era horretan, ez daukazu ordenagailua edo papera erabili beharrik.
Elikadura nahasteak
Publicado en Sin categoría el 08/04/2010 por maialenregueiroElikadura nahasteak: power pointa











