Zergatik Firefox?

Firefox 2004.urtean sortu zen nabigatzaile bat da. Gaur egun nabigatzaile asko daude eta Firefox sortu zen arte guztiok Internet Firefox erabili izan dugu. Gaur egun, aldiz, gizartearen %58ak Internet Explorer erabiltzen du, baina Firefox erabiltzen duten pertsonen kopurua gehitzen ari da pixkanaka pixkanaka.

Huhezin egindako inkestan elkarrizketatutako pertsona gehienak Motzilla Firefox erabiltzen dute arrazoi hauengatik: Internet Explorer baino azkarragoa delako, ez dagoelako publizitaterik, irekia delako eta euskalbar instalatzeko aukera eskaintzen duelako.

Motzilla Firefox nabigatzaileak aukera asko eskaintzen ditu Explorerrek eskaintzen ez dituenak, baina nire ustez hauek dira interesgarrienak: fitxa desberdinak irekitzea, hizkuntzen alderdia eta Euskalbar tresnabarra. Fitxena oso interesgarria iruditzen zait. Internet Explorerrek ez du aukera hau eskaintzen eta horren ondorioz, lan bat egiten ari garenean, adibidez, zoratu egin gaitezke. Hizkuntzen alderdia aztertuz, interesgarria iruditzen zait nabigatzaile hau 75 hizkuntzetan egotea eta pertsona bakoitzak bere hizkuntza erabiltzea, horietako bat euskara izanik. Azkenik, Euskalbar tresnabarra instalatzeko aukera eskaintzea garrantzitsua iruditzen zait hiztegietara ez jotzeko. Dena den, Firefox Internet Explorer baino hobea da azkarragoa delako eta ez delako publizitaterik agertzen.

Ondorioz, Internet Explorer edo Motzilla Firefox erabiltzeko zalantzatan daudenei bigarrena erabiltzeko gomendatuko nieke. Izan ere, Firefoxek Explorerrek baino aukera gehiago eskaintzen ditu eta beteagoa da.

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.